XORTALARIAK

.
https://xorta.net/wp-content/uploads/2021/04/xortalariak.jpg

Laur gazte gara Ainhoa, Jox, Goizane, eta Arthur, garagardozale amorratuak. Pirinioetan lan eta bizi egin daitekeela sinetsita gaude, munduko zokorik ederrena baita eta hala egin baitute gure aurreko belaunaldiek. Mendeetan ibar hauek zainduak izan dira eta orain guri dagokigu haien biziraupena.

Garai horietan, Burgiko larreek garagarra eta gariaren kolorea omen zuten, hala kontatzen digu gure aitañik, egun ler gorriaz estali zaiguna. Pentsatu nahi dugu antzinako erronkarriarrek ardauaz gain, zatoetan garagardaua ere zeramatela mendiko lanegun luzeetan egarria hasetzeko. Batek daki! Ameslariak garenez, Erronkariko garagardoa berpizteko edota akaso sortzeko erronkari ekin diogu!

Gure lan-taldea anitza da, Xortalariak mundu osotik baikatoz! Baina Nafar Pirinioko zoko honetan batu gara eta XORTA proiektu kolektiboan murgiltzea erabaki dugu. XORTAN bat egiten dute anitx maite ditugun bi gauzek: garagardoak eta gure sorlekuak. Izan ere, xumeak diruditen baina ñabardura eta sekretu anitx ezkutatzen dituzten gauzak gustatzen baitzaizkigu.

Xortan pasa nahi ditugu gure datozen urteak, Xortan ibar eta ibai magiko honen magalean… Keben gertatzen den guzia berezia baita, anixko berezia, baita gore garagardaua ere!